AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko deialdia (2024ko urtarriletik ekainera)

  • AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko deialdia (2024ko urtarriletik ekainera)

 

AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da. Espainiako zuzeneko musika aretoetan emanaldi-zirkuitu bat osatuz betetzen du bere helburua.   

 

Deialdi honek 2024ko urtarriletik ekainera antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du. Izena emateko epea irailaren 20ra arte egongo da zabalik.  

Epaimahai batek jasotako hautagaien artean estilo eta jatorri desberdinetako hainbat artista aukeratuko ditu, 2024ko lehen hiruhilekoan Espainia osoan zehar banatutako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera izan dezaten.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.

aie.es

  • Epea 2023(e)ko Irailak 12(e)tik 2023(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaAIEnRUTa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraZabalkundea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.