Unai Requejoren argazki-sorta bat egongo da ikusgai Rekalde aretoaren erakusleihoan

  • Unai Requejoren argazki-sorta bat egongo da ikusgai Rekalde aretoaren erakusleihoan

Gaurtik aurrera eta urriaren 1era arte, Unai Requejo artistaren argazki-sorta bat egongo da ikusgai Rekalde aretoko erakusleihoan Erakusketarekin batera, bitartekaritzari eta didaktikari lotutako beste jarduera osagarri batzuk garatuko dira Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea 94 406 85 32 telefono-zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbide elektronikoan

Urriaren 1era arte Unai Requejo artistak egindako argazki-erakusketa bat egongo da Rekalde aretoko erakusleihoan.

Hitz-joko eta anagramen joko batean oinarritu da lana: Kontserbazioa - Elkarrizketa- Bertso-kanta - Euskal txokoa

Irudien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, eta irudi baten gaiak hurrengo irudiari daude lotuta. Atmosfera eta argia aldatzen dira bat-batean, eta haien arteko elkarrizketak sortzen doaz.

Hurrengo anagramak, bertso-kanta delakoak, erakusketan murgiltzen joateko aukera emango dio bisitariari, eta honako hau adierazten da bertan: beti sortu daiteke istorio edo harreman bat ustez interesik gabekoak diren leku edo egoeretatik.

Euskal txokoa kontzeptuari dagokionez, Etxetxuko orubea agertzen da, non marra bertikal batekin markatuta baitaude pilotalekuaren txokoaren edo txoko bitxi baten ideia, baina, aldi berean, leku ez diren eta ertzeei erreferentzia egiten dien ideia bat ere bada. Gainera, baliteke euskal txokoak ez izatea, eta bakarrik izatea irudi lauagatik leku edo errealitate baterako bisita ordezkapena.  Ideia horri lotuta, erakusketaren antolaketa atlas bat dela jo daiteke.

Bestalde, txoko bitxi batzuk egongo dira ikusgai, hala nola Barrikako itsaslabarrak, Muskizko findegia gauez edo Bilboko Superportua handitzeko obren lehenengo egituretako bat, 1996. eta 2011. urteetan ateratako argazkiekin.

Jarduera osagarriak

Erakusketa osatzeko, erakusketarekin zerikusia duten jarduerak antolatuko dira, besteak beste, tailer bat eta bitartekaritza-jarduera bat. Jarduera guztiak doakoak dira, eta ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea 94 406 85 32 telefono-zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Irailaren 21ean, Unai Requejo artistak bi orduko tailer bat eskainiko du, eta haren jardun artistikoaren inguruko hausnarketa egingo dute bertan. Saio horretan, ibilbide bat egingo da erakusketatik, eta artistaren sormen-prozesuaren inguruko ariketa bat proposatuko da.

Era berean, irailaren 29an, ECOS programaren baitan, sormenezko bitartekaritza-jarduera bat egingo da, eta beste artista batzuk gonbidatuko dira Rekalde aretoko erakusketekin hartu-emanak izan ditzaten. Unai Requejo artistaren erakusketa-proposamenarekin harremana izatea lortu nahi da.

Unai Requejo (Santurtzi, 1982)

Unai Requejo artista eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta askotariko esparruak garatzen ditu, besteak beste, bideoa, soinua, argazkigintza eta marrazketa. Zenbait artista-liburu argitaratu ditu: Ladren Perros (2023), Lugorri (2021), Urmael (2017), Monte (2016) eta Teleport (2015).

Banakako erakusketak egin ditu Bilboko zenbait espaziotan, hala nola ANTI- liburudenda edo Petra Tatuajes. Bestalde, esku-hartze artistikoak egin ditu Deustuko zubian eta Bredako geltokian (Herbehereak). Horrez gain, erakusketa kolektiboetan parte hartu duela nabarmendu behar da, hementxe, besteak beste: Galería Aire, Bizkaia Aretoa, Iturfest, Inmersiones (Gasteiz), Museu de Laníficios (Covilhã, Portugal), Space4art (San Diego, California), Institut Français (Tetuan, Maroko), Cervantes Institutua (Beijing, Txina) eta Espacio Menosuno (Madril).

2011, urtean 2. saria lortu zuen Ertibil Bizkaian, Miriam Isasirekin egindako bideo batekin, eta 2010. urtean egonaldia egin zuen Beijingen, Goazen Txinara programan.

Musikari-jardunari dagokionez, ikus-entzunezko soinu-bandak egin dituela nabarmendu behar da, dj Yuju! ezizenarekin, bai eta Le Larraskito klubeko eta Espora espazioko kolektiboarekin egindako lanak ere Bestalde, Txaranga Urretabizkaia taldeko kidea da.

 

bizkaia.eus

  • DataIrailak 5
  • Gaia Ikusizko arteak