Izaro Andresek disko berria iragarri du

  • Izaro Andresek disko berria iragarri du

Abenduaren 8an argitaratuko du, eta aurkezpen bira urtarrilean hasiko da. Sarrerak gaur bertan –irailak 4– jarriko dituzte salgai.

Urtarrilean eta Madrilen itxi zuen Izaro Andres musikari mallabiarrak Limones En Invierno (2020) diskoari loturiko bira arrakastatsua. Eta orduantxe iragarri zuen 2023.a “barrura begiratzeko eta konposatzeko urtea” izango zela.

Hilabeteak eman ditu sare sozialetan ezer argitaratu gabe eta orain, iraila hastearekin, disko berria plazaratzera doala iragarri du. Abenduaren 8an iritsiko omen da, eta 2024ko urtarrilean abiatuko du berau aurkezteko bira. “Aro berri bat –idatzi du–, bueltan naiz”.

Lehen kontzertu horietarako sarrerak salgai dira gaurtik (irailak 4) aurrera.

Izaro Andresen disko eta aro berriak ekarriko duenaren mokadu gisa, ZERO introa zabaldu du plataforma digital guztietan. Badator estudioa arduratu da ikus-entzunezkoaz eta argazkiez.

entzun.eus

  • DataIrailak 4
  • Gaia Musika