"Arnasa betean. A pulmón" emakume zinemagileei buruzko dokumentala mundu-mailako estreinaldia izanen du Donostiako Zinemaldian


Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN. A PULMÓN dokumental-film luzea, hogei euskal zinemagile protagonista dituena, mundu-mailan estreinatuko da 2023ko irailaren 22tik 30era bitartean eginen den Donostiako 71. Nazioarteko Zinemaldian. Filma irailaren 26an, asteartean, proiektatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Euskal Zinemaren Galaren barnean, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko da. Sariketak 20.000 euroko saria izanen du filmaren ekoizleentzat.

2022ko iraila eta abendua bitartean filmatu zen Euskal Herriko hainbat herritan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorcan. Arnasa betean. A pulmón filmak atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean murgiltzea proposatzen du: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola, Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel, Amaren eskuak, Erlauntza), Lara Izagirre (Nora, Un otoño sin Berlín), Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos), Ana Díez (Todo está oscuroAnder eta Yul), Esti Urresola (20.000 especies de abejas), Leire Apellaniz (El último verano), Iratxe Fresneda (Tetuán), Helena Taberna (Nagore, La buena nueva, Yoyes), Isabel Herguera (Amore D'Inverno, El sueño de la sultana), Bego Vicario (Pregunta por mí), Izibene Oñederra (Lursaguak), Ana Murugarren (La higuera de los bastardos), Marina Lameiro (Young & Beautiful, Dardara), Arantza Santesteban (‘918 GAU’), Maddi Barber (592 metroz goiti), Maite Ruiz de Austri (El regreso del viento del norte, ¡Qué vecinos tan animales!).

Bere filmen gaiaren, begiradaren, ametsen, aurrera atera beharreko ahaleginen eta, batez ere, zinemari egindako ekarpenaren aitzinean gaude. Bidaia honetan hiru urpekari ditugu gidari: Erea Lopez, Lara Larrañaga eta Ainhoa Incognito. Filmak Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko ikertzailearen analisia ere jasotzen du, eta Ur Joko Elkarteko (Donibane Lohizune) Elorri Arin, Morgane Baud, Ainhoa Etxenik eta Ihintza Urtxegi arraunlariak ditu tartean.

Rosa Zufiak eta Bertha Gaztelumendik idatzia eta zuzendua, Arnasa betean. A Pulmón lanak Ruben Crespo (urpeko filmazioan espezializatua) du argazki-zuzendaria. Kim Maiteny, Sonia Uribe, Belen Moreno eta Leire Arzuaga arduratu dira ekoizpenaz. Heidi Otaduy eta Ruben Crespo dira kamera-operadore nagusiak, eta Wild Focusek eta Asier Torresek gidatu dituzte droneak. Maitane Carballo da zuzeneko soinuaren arduraduna; Xanti Salvador, soinu muntaketaren zuzendaria eta Alex Argoitia da irudi-postprodukzioaren arduraduna. Olatz Salvadorrek y Borja Antonek musika sortu dute. Amaia Merinok muntaketa egin du eta Ane Antoñanzas da produktore exekutiboa.

Nueve Cartas

  • DataIrailak 1
  • Gaia Ikus-entzunezkoa