Hiroshi Teshigaharari eskainiko zaion atzerabegirakoak hogei film bilduko ditu

  • Hiroshi Teshigaharari eskainiko zaion atzerabegirakoak hogei film bilduko ditu

Zinemaldiaren 71. edizioko zinema klasikoko zikloa osatzeko, zinemagileari egindako elkarrizketen liburu bat argitaratuko da, Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean editatuko dena

Donostia Zinemaldiko 71. edizioko atzerabegirakoan, Hiroshi Teshigahara japoniarrak 1953 eta 1992 bitartean zuzendu zituen hogei titulu —film luzeak, ertainak eta laburrak— erakutsiko dituzte. Zinema klasikoko atzerabegirakoa Euskadiko Filmategiarekin batera antolatua da, Japan Foundation-en eta Etxepare Euskal Instituaren laguntzarekin (Euskadi-Japan 2023 programaren baitan).

Hiroshi Teshigahara (1927-2001) 1960ko hamarkadako zinema japoniarraren ezinbesteko egile bat da, poetika esperimentaleko film sorta bati eta Kobo Abe idazlearekin egin zuen elkarlan luzeari esker. Espainian banatu zen bere film bakarrak oso ondo laburbiltzen du garai hura eta Teshigahararen estiloa: Suna no onna Woman in the Dunes (1964).

Zikloa osatzeko, Inuhiko Yomotaren Crónicas de vanguardia. Conversaciones con Hiroshi Teshigahara liburua argitaratuko da. Daniel Aguilarrek itzuli du japonieratik gaztelaniara. Liburua Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean editatu da.


  • DataAbuztuak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa