Lan eskaintza: kultura-kudeatzaile bila ari dira Baratza Aretoan

  • Lan eskaintza: kultura-kudeatzaile bila ari dira Baratza Aretoan

Baratza Aretoa bilatzen ari den pertsonaren profila honako hau da: taldean lan egiteko gai den pertsona, proaktiboa eta kultur-kudeaketak motibatzen duena. Sortzailea eta zailtasunak konpontzeko gaitasuna duena eta Euskadi, Estatu eta Europako kultura-sektoreari buruzko oinarrizko ezagutzak dituena.

Baloratuko da:

  • Gasteizen bizitzea.
  • Euskara mintzatua eta idatzia.
  • Legezkotasunari, fiskalitateari eta kontratazioari buruzko ezagutzak.
  • Gutxieneko esperientzia proiektu kulturalen kudeaketan.

Eskaintzen dute:

  • Lan-ingurune atsegina eta errespetuzkoa, non talde-lana funtsezkoa den.
  • Jarduera sortzaile, artistiko, sozial eta kulturalez betetako leku batean lan egitea.
  • Astean 8 orduko lan-kontratua (ordutegi malgua).
  • Hitzarmenaren araberako soldata.


Interesa baduzu bidali, irailaren 17a baino lehen, curriculuma eta motibazio-gutun labur bat info@salabaratza.com helbidera, gaian honako hau jarriz: LAN ESKAINTZA + izen-abizenak.

 


  • DataAbuztuak 24
  • Gaia Arte eszenikoak