Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatuko jardunaldia antolatu du BDCCk

  • Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatuko jardunaldia antolatu du BDCCk

Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatuko jardunaldi berri bat antolatu du BDCCk. Ekimena datorren hilean izango da, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan.

Ekitaldiaren helburua Kultura- eta Sormen-Industrien (KSI) sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea da, beren jarduera behar bezala garatu eta sendotu dezaten. Merkataritza-ikuspegi batetik, beren ezagutza eta enpresa-errendimendua zabaltzekobeharra duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

Ekitaldian izena emateko beharrezkoa da formulario hau betetzea.

BDCC Topaketa – Aholkularitza espezializatua

  • Data: 2023ko irailaren 21a
  • Ordutegia: 11:00etatik 12:30etara
  • Lekua: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Eskola Kaleko 10.eko egoitza, Gasteiz)

Informazio gehiago:

 


  • DataAbuztuak 22
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua