Karrikan 2023. Deialdia
Deialdi honen helburua da bi konpainia aukeratzea da 2024an beren lana garatu dezaten, baina bi abiaduratan egingo dute, bakoitzak bere sortze-prozesuaren bi une desberdinetan.
KARRIKAN “Kaleko Arteetan” Euskal Herriko artista berrien sorkuntza eta hedapena bultzatu nahi duen plataforma bat da.
Karrikan bazkide nagusiek osatzen dute:
Bazkideak: Kalealdia Jaialdia (Bilbo), Kaldearte Jaialdia (Gasteiz), Maiatzeko Antzerki Jaialdia (Hendaia), Umore-Azoka (Leioa) eta Antsoaingo udalerria.
Bazkide elkartuak diren Jaialdiak eta udalerriak: Arrigorriaga, Iurreta eta Lezo, Kalerki Jaialdia (Zarautz), Kaleka Jaialdia (Lekeitio) eta Ribera en Danza Jaialdia (Nafarroa).
Elkartutako egoitzak: Dantzagunea (Errenteria), Garaion-Sorgingunea (Otaza, Araba) eta Zirkodomo (Bagatza, Bizkaia).
Zer babestu nahi dugu?
Plataforma honek Euskal Herrian (7 probintzia historikoetan) kokatuta dauden eta espazio publikoan jarduten duten talde, artista eta konpainia berrien sorkuntza originalak sustatu nahi ditu. “Kaleko arteen” nozioari balio berezia emango zaio. “Zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzekoa, etab. Hala ere, lehentasuna emango zaie euskarazko edo testurik gabeko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.
- Epea 2023(e)ko Abuztuak 11(e)tik 2023(e)ko Abuztuak 31(e)ra
- EntitateaKarrikan
- Zuzkidura21.600
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza, Zabalkundea
- OnuradunakPertsona fisikoak
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


