Paula Hernándezen 'El viento que arrasa' filmarekin estreinatuko da Horizontes Latinos saila eta Carolina Markowiczen 'Pedágio / Toll' lanarekin amaituko

  • Paula Hernándezen 'El viento que arrasa' filmarekin estreinatuko da Horizontes Latinos saila eta Carolina Markowiczen 'Pedágio / Toll' lanarekin amaituko

Lila Avilés, Martín Benchimol, Tatiana Huezo, Guto Parente eta David Zonana ere Horizontes Saria eskuratzeko lehian sartuko dira

Camila Fabbri, Dolores Fonzi, Felipe Gálvez, Lucía Puenzo eta María Zanetti zinemagileen lanek osatuko dute saila

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen kokatutako hamabi istoriok osatuko dute Horizontes Latinos saila, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak diren, Espainian erakutsi ez diren eta jatorri latinoamerikarreko zinemagileek zuzendu dituzten edota munduko gainerako lekuetako komunitate latinoamerikarrak esparru edo gaitzat dituzten urteko film luzeen hautaketa. Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan Horizontes saria lortzeko lehiatuko diren lanen hautaketan, halaber, WIP Latamen azken edizioan saritutako bi film –El castillo / The Castle eta Estranho caminho / A Strange Path– eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan bildutako lan bat –Alemania– bildu dira.

Horizontes Latinos sailean film bat –Los sonámbulos / The Sleepwalkers (2019)– aurkeztu ondoren, Paula Hernández (Buenos Aires, Argentina; 1969) sailean izango da berriz, El viento que arrasa / A Ravaging Wind filmarekin estreinatuko baitu; Selva Almadaren izen bereko eleberriaren egokitzapen zinematografikoarekin, hain zuzen. Alfredo Castro, Sergi López, Almudena González eta Joaquín Acebo antzezleek hartu dute parte predikari bati eta bere alabari buruzko istorio hau; misio ebanjelizatzaile berri baten erdian auto matxura bat izango dute protagonistek.

Carvão / Charcoal (2022) filmarekin sailean parte hartu ondoren, Carolina Markowicz (São Paulo, Brasil; 1982) bere bigarren film luzearekin izango da sailean; hala, Pedágio / Toll filmak Horizontes Latinos saila itxiko du. Protagonista, errepideko ordainleku bateko langilea, atsekabetuta bizi da bere semea homosexuala delako, eta edozer egingo luke haren kondizioa aldatzeko.

Maria Zanetti (Buenos Aires, Argentina; 1980) zuzendariak Alemania aurkeztuko digu, 2021ean ArteKino International Award saria irabazi zuen filma Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan. Zuzendariak nerabe baten pertsonaia jarri du erdian bere lehen film luze honetan: protagonistaren ahizpak buruko nahasmendu bat duenez, familiak egoera txarra bizi du.

Dolores Fonzi aktoreak (Buenos Aires, Argentina; 1978) –El auraTrumanLa cordillera / The Summit eta Distancia de rescate / Fever Dream– Blondi filmarekin estreinatu da zuzendari gisa; semearekin harreman berezia duen ama gazte baten istorioa kontatzen digun film horretan, Fonzik berak egin du amaren rola, Carla Peterson, Rita Cortese, Toto Rovito y Leonardo Sbaraglia antzezleekin batera. BAFICI jaialdiaren lehia ofizialean estreinatu zen filma, eta antzezle-zerrenda osoak antzezpen onenaren saria jaso zuen bertan, baita Emakumezko zuzendari argentinar onenaren saria ere lehia ofizial guztien artean (Género DAC saria).

 


  • DataAbuztuak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa