Zinema Gauak udako zikloa martxan da, Iruñean
Astean behin, euskarara ekarrita pantailaratuko dituzte filmak. Saioak 22:00etan hasiko dituzte, hiriko hainbat auzotan.
Urtero bezala, Iruñeko Udalak ‘Zinema Gauak’ zikloa jarri du abuztuan martxan, udako egitarauaren baitan. Koronabirusak baldintzatuta, 2020ko edizioan aldaketak egin behar izan ostean, jarraipena izango du filmak hainbat auzotan proiektatzearen ekimenak. Hala, aire zabaleko zinema emanaldiak hiriko plaza eta lorategietan egingo dituzte, ia egunero.
Saioak 22:00etan hasiko dituzte, eta sarrera doan da. Astero film bana proiektatuko dute euskarara ekarrita, jarraian dituzue:
- Abuztuaren 4an, Maravillas Lamberto plazan (Lezkairu): DC supermaskoten liga (Jared Stern eta Sam Levine, 2022)
- Abuztuaren 10ean, Mendillorriko aintziraren parkean: Space Jam. Aro Berria (Malcolm D. Lee, 2021)
- Abuztuaren 16an, Gortari doktorearen plazan (Sanduzelai): Amazoniako gerraria (Jose Zelada eta Richard Claus, 2021)
- Abuztuaren 22an, Arriurdiñeta plazan (Txantrea): Terra Willy. Planeta ezezaguna (Éric Tosti, 2019)
Udako zinema gauak egitaraua osatzen duten film eta saio guztiak ezagutzeko sakatu hemen.


