Pont Flotant konpainiak itxiko du igande honetan Erriberriko Antzerki Jaialdia "Eclipse total" lanarekin

  • Pont Flotant konpainiak itxiko du igande honetan Erriberriko Antzerki Jaialdia

Erriberriko Antzerki Jaialdiak igandera bitartean eskainiko ditu 24. edizioko azken ikuskizunak La Cava eszenatoki nagusian. Bihar, abuztuak 3 osteguna, Producciones Maestras taldearen ‘La malpagá’ ikusteko aukera izanen da, Ana Maestrojuánen dramaturgia eta zuzendaritzarekin. Hurrengo egunean, abuztuak 4 ostirala, kataluinako La Conqueta del Pod Sud taldeak ‘Claudia’ antzeztuko du, Carles Fernández Giuaren dramaturgia eta zuzendaritzarekin. Larunbatean, hilak 5, Pentación y Secuencia 3 taldeak Miguel Delibesen ‘Las guerras de nuestros antepasados’ lana eskainiko dute, Claudio Tolcachirren zuzendritzapean eta Miguel Hermoso eta Carmelo Gómezen interpretazioarekin; Talía 2023 Saria jaso zuten lan horrengatik. Jaialdiari amaiera emateko, Pont Flotant konpainiaren ‘Eclipse total’ lana izango da ikusgai, Max Sarietan Antzerki Egile Onenaren garaikurra lortu du lanak, Àlex Cantóren dramaturgia eta zuzendaritzarekin, eta Joan Collado, Jesús Muñoz eta Pau Ponsen parte hartzearekin.

 


  • DataAbuztuak 2
  • Gaia Arte eszenikoak