IBILKI programa, euskal kulturaren aniztasuna hedatzen Iparraldean

  • IBILKI programa, euskal kulturaren aniztasuna hedatzen Iparraldean
    Auhen taldea © Auhen

Ipar Euskal Herrian euskal antzerkiaren hedapena sustatzeko sortu zuen EKEk IBILKI dispositiboa, oro har euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana izanen da pixkanaka-pixkanaka. Hasteko, programaren 12. edizioaren karietara, hainbat zinema saio, antzerki eta dantza emanaldi bai eta hainbat kontzertu ere aurreikusiak dira Ainhoan, Baionan, Senperen, Ziburun, Hendaian, Maulen, Arrosan, Donapaleun, Urruñan, Hiriburun, Ortzaizen eta Donibane Lohizunen. Bigarren seihilekorako egitaraua sarean da, programan parte hartu duten herriei esker.

Aurtengo uztailaren eta abenduaren artean, IBILKI programaren baitan, sei zinema saio, hogei bat musika, dantza eta antzerki talde, bai eta erakusketa bat proposatuak izanen dira Ipar Euskal Herriko plaza eta ikusgarri geletan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna erakutsiz.

Herri antolatzaileak

  • Ainhoa
  • Baiona
  • Hendaia
  • Ziburu
  • Arrosa
  • Donapaule
  • Urruña
  • Hiriburu
  • Ortzaize
  • Donibane Lohizune
  • Maule
  • Senpere

Gehiago jakiteko

www.eke.eus

  • DataUztailak 20
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa