MagialdiArabaren IX. edizioak lurraldeko 15 herritara eramango du ilusioa
Jaialdiak prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko ditu berriro irailaren 3tik urriaren 21era bitartean
Datak aldatu dira, eta 17 egun jarraituko jaialdi bihurtu da, irailaren 11tik 17ra egingo den Gasteizko Magialdia Jaialdiaren aurretik eta ondoren
MagialdiArabaren IX. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko 15 herritara, irailaren 3tik urriaren 21era. Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko XXXV. Magialdiaren atarikoa izango da.
Gaur aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Ángel Suárez jaialdiko zuzendariak.
MagialdiAraba, beraz, Arabako 15 herritan egingo da. Programa horren barruan egongo dira haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia emanaldiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.
Aurten daten formatua aldatu da eta 17 egun jarraituko jaialdi bihurtu da, irailaren 11tik 17ra egingo den Gasteizko Magialdia Jaialdiaren aurretik eta ondoren.
Ikusi egitaraua hemen.


