"Gela bat norberarena" egonaldi artistikoa: 2023-2024ko deialdia
Etxe Beteak Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren laugarren deialdia ireki du, Virginia Woolfen omenez. Aurreko edizioetan Naiara Carmona, Estibaliz Urresola eta Ainhoa Rodríguez artistek parte hartu zuten, eta aurten ere egonaldi artistikoen deialdia ireki dute, bi emakume zinemagileri beren film luzeak garatzen laguntzeko.
2023-2024KO EDIZIOA
Gela bat norberarena egonaldiaren laugarren edizio honetan bi emakume zinemagileri lagunduko zaie beren film luzea egiten.
Egonaldi bat proiektua euskaraz garatu nahi duen emakume zinemagile batentzat izango da eta bestea proiektua beste edozein hizkuntzatan (gaztelania, katalana, galiziera, aranera, valentziera, ingelesa...) egin nahi duen emakume zinemagile batentzat.
Hautatutako parte-hartzaile bakoitzak gela fisiko bat izango du Bilboko eraikinik berezienetako batean eta 5.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bi egoiliarrek beren mentorea nor izango den proposatuko dute eta Etxe Betea taldeak aukeratuko du proiektu bakoitzerako emakume mentorerik egokiena.
Era berean, egonaldi artistikoan bidelaguntza feminista izango dute parte-hartzaileek; izan ere, zaintzak gogoan izanik, zineman lan egiteko formula feministak bilatuko dituzte.
Mentoretzak 2023ko urritik eta 2024ko ekainera bitartean gauzatuko dira. Horrela, egoiliarra eta mentorea hilean behin bilduko dira (linean edo aurrez aurre, bakoitzaren beharren arabera). Era berean, Gela bat norberarena programak hiru asteko aurrez aurreko elkarretaratzeak proposatzen ditu Etxe Betean. Hautatutako egoiliarrek horietan aurrez aurre parte hartzeko konpromisoa sinatu beharko dute, eta antolatzaileek proposatutako asteetan horietara joan. Etxe Beteak ez ditu bere gain hartuko joan-etorrien, dieten edo mantenuen gastuak.
Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren aurrez aurreko elkarretaratzeak honako data hauetan egingo dira:
—2023ko azaroaren 27tik 2023ko abenduaren 1era.
—2024ko martxoaren 11tik 2024ko martxoaren 15era.
—2024ko ekainaren 3tik 2024ko ekainaren 7ra.
Salbuespenezko kasuetan, parte-hartzailearen eta mentorearen beharrak direla eta, data horiek aldatu ahal izango dira.
BALDINTZAK – GELA BAT NORBERARENA
Egonaldi artistikoa adin, nazionalitate eta esperientzia guztietako emakumeei zuzenduta dago, baldin eta hasierako garapen-fasean film luze baten proiektua burutzeko ideia badute. Dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez bidali ahal izango da.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA
—Proiektuak aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 12tik 2023ko abuztuaren 25era (13:00).
—Egonaldi artistikoaren datak: 2023ko urritik 2024ko ekainera.
ELKARREKIN SORTZEN
Iaz Etxe Beteak Elkarrekin sortzen euskal emakume zinemagileen lantaldearen lehen edizioa burutu zuen. Hauek izan ziren zinemagile aukeratuak: Naiara Carmona, Lara Izagirre, Mikele Landa, Tamara Lucarini eta Nerea Sciarra.
Elkarrekin sortzen lantaldeak honako hau eskaintzen du:
—Hileroko topaketak Etxe Betean euskal emakume zinemagileekin, urritik ekainera. Elkarretaratze horietan sortzaile bakoitzak bere ikus-entzunezko proiektua besteekin partekatu ahal izango du, eta guztien artean proposamenak egin eta hobekuntzak eskainiko dira.
—Etxe Betean lan egiteko gunea, urritik ekainera.
—Lan intentsiboko aste bat ekainean, Bizkaiko landetxe batean.
Iaz izan zuen arrakastaren ondoren, aurten ere deialdia ireki da, Gela bat norberarena deialdiarekin batera. Gela bat norberarena egonaldi artistikorako aurkezten diren euskal emakume zinemagile guztiek erabaki ahal izango dute Elkarrekin sortzen lantaldeko kide izateko hautagaiak izan nahi duten ala ez.
Bigarren edizio honetan Elkarrekin sortzen programarako bi lantalde independente sortuko dira: bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Elkarrekin sortzen topaketen egutegia hurrengoa izango da:
—2023ko urriaren 25ean.
—2023ko azaroaren 29an.
—2023ko abenduaren 20an.
—2024ko urtarrilaren 31n.
—2024ko otsailaren 28an.
—2024ko martxoaren 20an.
—2024ko apirilaren 24an.
—2024ko maiatzaren 15ean.
—2024ko ekainaren 3tik 7ra.
- Epea 2023(e)ko Uztailak 12(e)tik 2023(e)ko Abuztuak 25(e)ra
- EntitateaEtxe Betea / La Casa Llena
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
- Harremanalacasallena.bilbao@gmail.com
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.



