Azkuna Zentroak "This Is Basque Design Merkatua" egitasmoaren edizio berri bat ospatuko du uztailaren 7tik 9ra, bertako ekoizpeneko, artisautzako eta kalitatezko diseinuko 30 enpresarekin
Parte-hartzaileek publiko desberdinentzako topaketa eta tailerren bidez partekatuko dituzte beren prozesuak
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, This Is Basque Design Merkatua zentroaren diseinuaren merkatuaren edizio berri bat ospatuko du uztailaren 7tik 9ra. Azkuna Zentroa, sorkuntzan laguntzeko ildoaren barruan, merkatu honetan bere diseinu eta sormen ekosistema, dendAZ-ren, Azkuna Zentroaren dendaren, laugarren urteurrenarekin bat egiten du.
Asteburuan zehar, Azkuna Zentroko diseinu-komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileek beren proiektuak eta produktuak erakutsiko dituzte Atrioan, eta beren prozesuak partekatuko dituzte topaketen bidez; izan ere, Atrioan dituzten standetatik, diseinatzaileek beren ibilbide profesionalak eta marken bidez garatzen dituzten sormen-prozesuak partekatuko dituzte publikoarekin. Publiko ezberdinentzako tailerrak ere egingo dira.
This Is Basque Design Merkatua dendAZ osatzen duten enpresen atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutzeko aukera da: bertako ekoizpena, artisautzakoa, kalitatezkoa eta jasangarritasunarekin konprometitua.
Hala, This is Basque Design Merkatuara hurbiltzen den horrek, hurrengo lanetaz disfrutatzeko aukera izango du: Abana Bilbao (Altzarien diseinua eta osagarriak), Aerre Design (Diseinua), Ailanto (Moda), Amakuyi (Diseinua), Amarenak (Moda), Ane Pikaza (Ilustrazioa), Barock Jewerly (Bitxigintzaren diseinua), Cookplay (Tresneria diseinua), Ekomodo (Diseinu eskuragarria), Elena Ciordia (Ilustrazioa), Fournier (Joku diseinua), FTBCWL (Diseinua eta ilustrazioa), Higi Vandis (Ilustrazioa), Josune Urrutia (Ilustrazioa), Katxi Klothing (Moda), Kiribiltxo (Bitxigintzaren diseinua), Malús Arbide (Moda diseinua), Mario Gaztelu (Ilustrazioa), MRLASPIUR (Bitxigintzaren diseinua), Palopalú (Jokoa diseinua), H05 (Moda), Susana Blasco (Ilustrazioa), The Real Studio (Bitxigintzaren diseinua), Tytti Thusberg (Moda), Yolanda Sánchez (Diseinua), Ziriak (Altzarien diseinua), Zioru (Moda), KreativeArt (Ilustrazioa), Terai Cosmética (Kosmetika), Joana Fidalgo (Ilustrazioa) eta Kostako (Moda eta ilustrazioa).
SORMEN TAILERRAK
Horrez gain, This Is Basque Design Merkatua egitasmoan diseinu eta fabrikazio teknika ezberdinak ikasi eta praktikatu daitezke, emaitza etxera eramanez.


