EHZk Irisarri hartuko du azkenengoz, dagokion gisako agurrarekin

  • EHZk Irisarri hartuko du azkenengoz, dagokion gisako agurrarekin
    Soulfly taldeak Irisarrin joko du igandean

Jaialdiaren hogeita zazpigarren edizioa ostiralean hasi eta igandean bukatuko da, eta azkena izango da Nafarroa Behereko herrian. Kartelean, Gatibu, Soulfly, Belako, Habia, Willis Drummond, ZETAK...

Punka, rapa, rocka, metala, musika tradizionala, perkusioa, popa, cumbia, soula, elektro popa, hardcorea… Genero guztiek izango dute kabida EHZ festibalaren hogeita zazpigarren edizioan, ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 2ra arte, Irisarrin.

Aurtengoa edizio berezia izango da, bertan egingo den azkena baita. 2019an iritsi zen estreinakoz EHZ Irisarrira, aurretik Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik igarota.

500 boluntariotik gorako lantaldearekin, musika, hitzaldi eta beste hainbat ekitaldirekin josiko dute asteburua, ostiraletik hasita.

 

 

www.eitb.eus

  • DataEkainak 29
  • Gaia Musika