"Gogoa pizten digun" literaturari gorazarre, manifestu batean
76 euskal idazlek "Literaturarekin bakarrik ikasten dena" idatzia sinatu dute, Meettok Fundazioaren ekimenez. Irakurzaletasunari prestigioa eman nahi dion testuak "gerora etorriko diren ekitaldi batzuen ernamuina" izan nahi du
Meettok Fundazioak akuilatuta, 76 euskal idazlek "Literaturarekin bakarrik ikasten dena" manifestua sinatu dute, "irakurzaletasuna prestigioa eman eta irakurtzea bera sustatzeko".
"Ekimen ez oso konbentzionalei" ekiteko garaia dela uste du Meettok donostiar argitaletxetik sortutako fundazioak, ohar batean, eta bide horretan kokatu du literaturaren laudamena.


