Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu 58 Jazzaldiak
DONOSTIAKO JAZZALDIA UZTAILAEN 21ETIK 25ERA IZANGO DA ETA 90 KONTZERTU ESKAINIKO DITU 16 AGERTOKITAN
Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari izango ditu, eta azken prestaketak egingo ditu hiriak izar handiz betetako jaialdi handi batez gozatzeko.
Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari izango ditu, eta azken prestaketak egingo ditu hiriak izar handiz betetako jaialdi handi batez gozatzeko.
16 agertoki egongo dira: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa (Tabakalera), Club Aretoa, Nauticool, Garbera, San Martin Merkatua, Irun, Fnac Foruma eta María Cristina Hotela. Guztira 90 kontzertu izango dira, horietatik 60 dohainik, 25 tokiko taldeenak, 9 familientzat Txikijazzaren hamaikagarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren -Espainiako Jazzaren erakustaldia, aurten berriro izango duguna Donostiako Jazzaldian- bederatzigarren ediziokoak, 4 Katapulta zirkuitukoak…
Aldez aurretik iragarri dugun programazioan izar handiak eta artista ospetsuak daude, besteak beste Norah Jones, Ben Harper, Joss Stone, Pat Metheny, Village People, Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Enrico Rava, Bill Frisell, Tiken Jah Fakoly, Yosuke Yamashita, Fred Wesley & The New J.B.’s, Jerry Bergonzi, Eri Yamamoto, Bamba Wassoulou Groove, Michele Hendricks & Ronald Baker Project…
Datozen urteetan Jazzaren ibilbidea definituko duten artista berriak ere daude: Julian Lage, Nubya Garcia, David Helbock, Blue Lab Beats, Ezra Collective, Ill Considered, The Side Effects, Five Stars, Conversessions, Bengue…
Eta proposamen ugari, gertuagoko artistenak: Viva Suecia, ZETAK, Arde Bogotá, Elena Setién, Rocío Márquez & BRONQUIO, Niño Josele, NGBM Cuarteto, Gonzalo del Val, Arima Soul, Lucía Rey, Kinkfolk, Olana Liss, Amaika Rude…
Horiei guztiei, uztailaren 20an, Euskorleans proiektua gehituko zaie, euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko Jazza uztartzen dituena. Jai giroa nagusi izango den ospakizun alaia, hurrengo egunean, uztailaren 21ean, hasiko den Jazzaldiaren etorrera iragartzeko balioko duena.


