Paula Huarte, Mikel Otxoteko, M. Benito Píriz eta Javier Rodríguez-Curiel artistek Montehermoson erakutsiko dituzte beren lanak 2024an
2023ko Proiektu Artistikoen deialdiak 62 proposamen jaso ditu guztira
Monterhermoso Kulturuneak jakinarazi ditu 2023ko Proiektu Artistikoen deialdian hautatu dituzten artistak. Artista horien erakusketak Udal-ekipamendu horrek 2024rako antolatutako egitarauaren parte izango dira.
Hori dela eta, Montehermosok erakusketa hauek eskainiko ditu: Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’; Mikel Otxotekoren ‘De fondo-Atzeko planoa’; Me. Benito Pírizen ‘A-travieso’; eta Javier Rodríguez Pérez-Curielen ‘No hay territorio seguro’.
Programa horrekin, Montehermosok tokiko testuinguruko artistek sortutako proiektuen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatuko ditu. Horien bidez, arte garaikidearen arloan dauden hizkera eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horien inguruan gogoeta egiten du.
Proposamena deialdi irekiaren bidez egituratzen da. Lanak hautatuak izanari esker, 6.600 euroko laguntza ekonomikoa (2022an baino % 10 gehiago) eta katalogoa egiteko aukera izango dute.
Aurtengo edizioan 62 proiektu (2022an jasotakoen bikoitza baino gehiago) jaso dira. Aukeraketa-batzordea honako hauek osatu dute: Maria Ptqk, kultura arloko ikerlaria eta arte-komisarioa; Natxo Rodríguez, EHUko Arte Ederretako fakultateko Eskultura, Arte eta Teknologia arloko Saileko irakaslea; eta Luis M. Pascual, Montehermoso Kulturuneko zuzendaria.
Informazio gehiago udal webgunean


