Pabellón 6ek "El viaje a ninguna parte" antzezlanarekin hasiko du 13. denboraldia
Antzezlana Aste Nagusian ikusi ahal izango da, abuztuaren 25etik aurrera, UN VIAJE A LA LUNA obra bereziarekin batera.
2023-24 denboraldia, hamahirugarrena, abuztuaren 25ean hasiko da, EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzezlanarekin. Fernando Fernán Gómezen obra ezaguna Arriaga Antzokiak ekoitzi du.
Lana ofizioari egindako omenaldi bat da, egia esan, ogibideaz hitz egiten digu, komiko gisa jarduteko modu batez, konpainia ibiltari batean. Bizitza- eta erresistentzia-mikromundu txikia. Benetan bokaziozkoa den ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen dena. Hil eta berpiztu egiten da. Zinema, soinudun zinema, irratia, telebista, internet… gorabehera. EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzerkigintzaren etengabeko metafora bilakatu da, emanaldi bakar eta errepikaezin bakoitzean, han eta hemen, birsortzen den antzerkiarena.
Patxo Telleria, Mikel Losada, Ramón Barea, Itziar Lazkano, Irene Bau, Olatz Ganboa, Diego Pérez, Adrián Garcia de los Ojos… dira antzezleak. Zuzendaria Ramón Barea da.
EL VIAJE A NINGUNA PARTE lanaren emanaldiak bukatu ondoren, UN VIAJE A LA LUNA etorriko da. Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen etxea, “ilargia”; izenekoa, Pabellón 6 eszenatokira eramango dute. Antzerki dokumental honek bikotearen unibertso sortzailearen barrurako bisita bat proposatzen du. Omenaldi oso pertsonala, Helena de Llanos bilobak gidatuta eta interpretatuta. Begirada librea, posizio pribilegiatu batetik, bi artista handiren lanari.
EL VIAJE A NINGUNA PARTE lanaren emanaldia abuztuaren 25etik irailaren 17ra izango da, eta irailaren 23an eta 24an UN VIAJE A LA LUNA. Sarrerak eskuragarri daude jada www.pabellon6.org webgunean.


