"Rock gordina eta riff zaratatsuak entzungo dira Azkena Rock Festivalen, bolumen altuan"


Gaur hasiko da Azkena Rock Festival hiru eguneko rock jaialdia Medizabalan, Gasteizen, eta bertan izango diren hiru talderekin hitz egin dugu: Pasadena, Ezpalak eta Brigade Loco.

Azkena Rock Festival jaialdi beteranoak ez dio huts egingo bere urteroko hitzorduari, eta rock doinuak zabalduko ditu Mendizabalako eremu erosoan, hiru egunez, ostegun, ostiral eta larunbatean, ekainaren 15, 16 eta 17an.

Rockaren, gitarra ozenetan oinarritutako musikaren, izen handiak igoko dira, publikoaren gozagarri, eremuko hiru oholtzetara, hala nola El Drogas, Rancid, Monster Magnet (ostegunean), The Pretenders, Calexico, Incubus eta The Soundtrack of Our Lives (ostiralean) eta Lucinda Williams, Melvins, Iggy Pop eta Alter Bridge (larunbatean), baina, kartelean letra txikiagoan agertzen badira ere, euskal taldeek ere izango dute ordezkaritza Arabako hiriburuko jaialdian.

Ostegunean, Liherrek joko du, El Drogasez gain; ostiralean, Pasadenak; eta larunbatean, Ezpalak eta Brigade Loco taldeek. Azken hiru horietako kideekin hitz egin dugu.

(Irakurri informazio osoa)

eitb.eus

  • DataEkainak 15
  • Gaia Musika