Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak (2023)
Deskribapena
Xedea
Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2023ko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.
Aurrekontuko zuzkidura
350.000
Prestazio ekonomikoa
Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) eurokoa izango da. Horietatik, 175.000 euro 2023. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 175.000 euro 2024. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:
145.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza...)
100.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko
75.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko
30.000 euro diziplina anitzeko jaialdiak antolatzeko
Eskabide nahikorik ez dagoelako, baldintzak betetzen ez dituztelako, 11. artikuluko mugak aplikatu direlako nahiz aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, kategoria bati esleitutako zuzkidura agortzen ez bada, beste kategorietakoa handitzera bideratuko da geldikina. Kasu horretan, lehentasuna izango du eskatutako kopuruen eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen kategoriak.
Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.
Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 € jasoko dituzte.
Ordainketa-modua:
Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:
Emandako dirulaguntzaren % 50 egiten duen zenbatekoa lehen ordainketan, emate-ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu ostean.
% 50 egiten duen bigarren ordainketa, Eusko Jaurlaritzaren 2024ko aurrekontuaren kontura: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere emandako dirulaguntza justifikatu ostean ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.
- Epea 2023(e)ko Ekainak 8(e)tik 2023(e)ko Uztailak 7(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila / Departamento de Cultura y Política Lingüística
- Zuzkidura350.000
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Diseinua
- JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza
- OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
- Harremana945 01 68 38
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


