Noa & The Hell Drinkers donostiarrak, Europako blues talderik onena

  • Noa & The Hell Drinkers donostiarrak, Europako blues talderik onena

Blues rockeko euskal taldea beste hogei talderi gailendu zaio European Blues Challenge txapelketan asteburu honetan, Chozow Poloniako herrian.

Noa & The Hell Drinkers donostiar blues rock taldeak European Blues Challenge lehiaketa irabazi du asteburu honetan Chorzów hirian, Polonian. Ainhoa Eguiguren kantariak gidatzen duen taldea Europa osoko beste hogei talderi gailendu zaie.

2016an sortuak, Noa & The Hell Drinkersek bi disko kaleratu ditu dagoeneko (Noa & The Hell Drinkers 2018an eta Craft Blues 2020an), eta hirugarrena, honezkero grabatuta dutena, aurten kaleratuko dute.  

European Blues Challenge erreferentziazko talde lehiaketa da Europan, eta 2015ean Travellin' Brothers leioaztar taldeak irabazi zuen.

 

eitb.eus

  • DataEkainak 5
  • Gaia Musika