Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria (2023)
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean.
Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.
Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).
- Epea 2023(e)ko Ekainak 5(e)tik 2023(e)ko Ekainak 30(e)ra
- EntitateaEtxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxa
- Zuzkidura4.000
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
- HarremanaKizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


