Caostica Jaialdia Bilbora iritsiko da ekainaren 5etik 11ra
42 lanek osatzen dute Sail Ofiziala.
Atal honetako proiekzioez gain, jarduera paraleloak egingo dira, eta guztiak doakoak izango dira edukiera bete arte.
Berritasun bezala, familia-koontziliazioa errazteko haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du aurten jaialdiak. 2 eta 12 urte bitarteko larba caostikoentzako eskulanak eta animaziozko proiekzioak egongo dira, begirale batek ikuskatuta. Zerbitzua doakoa izango da lekua bete arte eta astelehenetik ostiralera egongo da erabilgarri, ekainaren 5etik 9ra, zazpiak laurden gutxiagotik hamarrak laurden guatxiak arte (18:45 - 21:45), Bilborockeko Lab aretoan.


