2023ko fikzio seriatu independentearen deialdia
EITBren helburu estrategikoetako bat da euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzea, eta, horretarako, bi milioi euro gehiago inbertituko ditu aurten fikzioan eta formatu berritzaileetan. Hala, prozesu berezia ireki du ekoizpen independenteko fikziozko serieen proiektu berriak identifikatzeko. Nagusiki publiko gazteari zuzendutako proiektuak izan behar dute, formatu berritzaileak, narratiba berriak eta euskarri zein iraupen berriak esploratzen dituztenak, kontsumo digitaleko bide berriak eta publiko berriak sortzeko modukoak izan daitezkeenak, dela EITBren berezko plataformetan, dela kontsumo digitaleko beste edozein euskarritan. EITBk 50.000 euro arteko ekarpena egingo luke proiektuko.
Deialdiaren oinarriak EITB Taldea atarian argitaratu dira eta lana aurkezteko epemuga uztailaren 14a da. Besteak beste, baloratuko dira emakumeek parte-hartze nabarmena izatea, proiektuen kalitate tekniko zein artistikoa, Euskal baliabide teknikoak eta giza baliabideak erabiltzea (zerga-egoitza EAEn), errodajea eta istorioa Euskal Herrian kokatzea, beste merkatu batzuetan inpaktua izan dezaketen edukiak jorratzea eta, generoari dagokionez, thriller eta komediaren aldeko apustua egitea.
Aparteko finantzazio honen bitartez, hedabideak dituen EITB ikus-entzunezko taldeak 5 milioitik gora bideratuko ditu fikzioa kontratatzera 2023an.
Ikusi xehetasunak, hemen.
Laburrean
- Epea 2023(e)ko Ekainak 2(e)tik 2023(e)ko Uztailak 14(e)ra
- EntitateaEITB Taldea / Grupo EITB
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Eranskinak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


