Monkey Week 2023

  • Monkey Week 2023

Alhambra Monkey Week-en parte hartu nahi duzu?

Alhambra Monkey Week-ek bere Showcase Zirkuituan parte hartzeko deialdia zabaldu du, jaialdiaren programazioaren barruan azaroaren 23, 24 eta 25ean egingo dena. Deialdia 2023ko uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.

Deialdia ordezkariak dituzten artistentzat (kontratazio agentzia edo management, disketxe edo erakundea), bakarkako artistentzat, bandentzat eta DJ-entzat dago zabalik.

Eman izena hemen

Monkey Week (Sevilla, azaroak 23-25)

Alhambra Monkey Week-en Showcases Zirkuitua ezinbesteko plataforma bihurtu da bere hamalau urteetan musika-eszenarik gaurkotuena zuzenean ezagutzeko, ez bakarrik estatu mailan, baita mundu osotik datozen balioak ere. Europako, Latinoamerikako, AEBetako eta beste lurralde batzuetako 1.200 profesional, prentsa eta musikari baino gehiago biltzen dira urtero Alhambra Monkey Week-en, kontaktu berriak izateko, negozio-bide berriak sortu eta musika-talentu berriak aurkitzeko.


  • Epea 2023(e)ko Maiatzak 26(e)tik 2023(e)ko Uztailak 14(e)ra
  • EntitateaAlhambra Monkey Week
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraZabalkundea, Sustatzea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.