SORMEN BEKA DA

  • SORMEN BEKA DA

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2023an, ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko uztarketatik landutako SORKUNTZA LANA sarituko da.

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Pieza laburreko sormen lana izango da.
  • Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa bat ere..
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat:

  • Sortzaile berrientzat: aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea.
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka

* Oinarrietan kontsultatu zehatzago

Bekaren zenbatekoa:

  • 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2023ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 58. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2024ko Durangoko Azokan (59.DA) aurkezteko.

Zalantzak:

  • Beka deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
  • Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.


  • Epea 2023(e)ko Maiatzak 4(e)tik 2023(e)ko Irailak 21(e)ra
  • EntitateaDurangoko Azoka
  • Zuzkidura15.000
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak
  • Harremanagerediaga@durangokoazoka.eus
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.