Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte

  • Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte

Gidor Bilbao ikertzaileak "Kobla berriak" Arnaut Oihenarten liburuko hiru poema galdu aurkitu ditu Grenoblen zegoen ale batean.

Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasleak Arnaut Oihenart euskal poeta, legelari, historialari eta politikariaren (Maule-Lextarre, 1592 – Donapaleu, 1668) hiru poema berri (83 bertso-lerro) aurkitu ditu Interneten bila ari zela, Grenoblen, "Kobla berriak" liburuñoaren ale ordura arte ezezagun batean, Euskal Idazleen Elkarteak Miel A. Elustondoren elkarrizketa baten bidez iragarri duenez.

Orain arte ezagunak ziren "Kobla berriak" lanaren aleetan agertzen ez ziren zazpi ahapaldi eta bi poema ("Jorraleen koblak I" eta "Jorraleen koblak II") dira, hain zuzen ere, Bilbaok Grenobleko alean kausitutako ale berriak, eta, ikertzaileak EITBri esan dionez, bide oparoa irekitzen die horrek ikertzaileei, orain arte ezagutzen genituen baino ale gehiago aurkitzeko. "Oihenartek urteetan zehar moldatu eta osatu ohi zituela idazlanak zuzenketaz, aldaketaz zein emendioz, are lanak inprimatu ondoren ere", idatzi du.

(Irakurri informazio osoa)

eitb.eus

  • DataApirilak 28
  • Gaia Ondarea, Bestelakoak