Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: sortze-dokumentalak (2023)
Deskribapena
Xedea
2023. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak
Sortze-dokumental film luzeen produkzioa
Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental film luzeak egitea sustatuko da.
Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumental film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.
Aurrekontuko zuzkidura
260.000
Prestazio ekonomikoa
Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.
1.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:
Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.
Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.
Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.
2.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez eta % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan.
Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.
Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 17. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.
Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:
Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren %50.
Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.
3.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.
Ordainketa-modua:
Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasuna Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:
Laguntza emateko unean lehenengo %18 ordainduko da.
% 50, 20. artikuluan deskribatutako proiektuaren behin betiko dokumentazioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzean, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen.
% 16, filmaketaren amaieraren jakinarazpena edo story board-aren amaieraren jakinarazpena jasotzen dutenean animazioko film luzeetan, eta beti 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
%16, justifikazio osoa jasotzean eta beti 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago. justifikazio osoa aurkezteaz gain, auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren gutxienez %7 kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla egiaztatu beharko da, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.
- Epea 2023(e)ko Apirilak 27(e)tik 2023(e)ko Maiatzak 26(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila / Departamento de Cultura y Política Lingüística
- Zuzkidura260.000
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- Harremana945 01 68 38
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


