Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: film laburrak produkzioa (2023)
Deskribapena
Xedea
2023. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.
Film laburren produkzioa
Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.
Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupen gomendatua 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.
Aurrekontuko zuzkidura
160.000
Prestazio ekonomikoa
Proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastuen aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan, muga horiek handitu egingo dira; horrela, proiektu jakin bati zuzendutako kopuruaren mugak ezin izango du inolaz ere filmaren gastuen aurrekontuaren % 70 gainditu, ezta hogeita hamar mila (30.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.
Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat 17. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.
Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.
Ordainketa-modua:
Laguntza emateko unean lehenengo %50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.
%30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Gainerako kopurua (% 20) ere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazio osoa jasotzean.
- Epea 2023(e)ko Apirilak 27(e)tik 2023(e)ko Maiatzak 26(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila / Departamento de Cultura y Política Lingüística
- Zuzkidura160.000
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- Harremana945 01 68 38
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


