Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 2022ko 111 Akademiaren Saria

  • Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 2022ko 111 Akademiaren Saria

111 Akademiak Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) emango dio 2022ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Urretabizkaiaren Azken etxea eleberria izendatu dute 2022ko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 114k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko 2023ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Urretabizkaiaren lanak Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa saiakera izan du lehiakide azken bueltan.

111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekaineko bigarren astean.

Azken etxea
Egileak hasieratik aurkeztu dizkio irakurleari oinarrizko pertsonaiak eta protagonista: azken etxea erostea erabaki duen emakumea. Baina narrazioak aurrera egin ahala, idazleak zenbait errezel, bata bestearen ondotik, biltzen ditu ezusteko ikuspena agerian utziz, irakurleari jakinmina pizturik eustea erdietsiz, protagonistaren inguruan misterio gandu bat hedatuz eta haren jomuga azalduz. Elkarrizketarik gabeko kontakizuna osatu du idazleak, baina horrek ez dio irakurleari trabarik egingo narrazioaz gozatzen, egilearen maisutasunari esker.

(Irakurri informazio osoa)


  • DataApirilak 25
  • Gaia Literatura