Urresolaren "Cuerdas" laburmetraiak irabazi du Gasteizko ICOFF jaialdiko sari nagusia

  • Urresolaren
    ICOFF Jaialdiearen saioetako bat. @IcoffGasteiz.

Icoff-Gasteizek gaur amaitu du bigarren edizio "arrakastatsua". Estatuko film laburren eta munduko zinemaldi onenetan saritu, izendatu edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu jaialdiak.

Icoff-Gasteiz Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bigarren edizioa itxi du larunbat honetan. Sonia Pacios eta Kepa Sojo zuzendarikideek eta Vital Fundazioak bultzatutako jaialdiak Estibaliz Urresolaren 'Cuerdas' film laburra saritu dute.

Urresolaren lanak desegitear dagoen emakume-koral baten istorioa jasotzen du. Entsegu-lokalari eusteko aukera ematen zien udal-dirulaguntza galdu ostean, enpresa baten laguntza-eskaintza iritsiko zaie. Kontua da, ordea, enpresa hori dela euren ingurua gehien gehien kutsatzen duen enpresetako bat. Hala, haien arteko eztabaida hori da filmak jasotzen duen. 

Icoff-Gasteizek estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan saritu, izendatu edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu.

Apirilaren 17tik 22ra bitartean, Vital Fundazioa Kulturuneak 30 film labur proiektatu ditu Ofiziala sailean eta 14 Eusko-Araban. Horiek izan dira deialdira aurkeztutako 1.127 lanen artean aukeratuak.
 
(Irakurri informazio osoa)

 

eitb.eus

  • DataApirilak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa