Musikari buruzko 25 dokumental, Dock of the Bayren hamaseigarren edizioan

  • Musikari buruzko 25 dokumental, Dock of the Bayren hamaseigarren edizioan
    Sahatsa Jauregik "Verde Prato" film laburra aurkeztuko du

Maiatzaren 1etik 6ra egingo dute Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia, "hausnarketarako espazioak ireki eta ekimen mantso eta hurbilekoa" eskaintzeko asmoz. Sahatsa Jauregik "Verde Prato" lana estreinatuko du.

Maiatzaren 1etik 6ra egingo dute Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiaren hamaseigarren edizioa, Gipuzkoako hiriburuan.

Sail Ofizialean, zortzi film luze lehiatuko dira: "Karen Carpenter", "Alter" film uruguaitarra, "Lee Fields: Faithful Man", "Before We Move", "Rock Chicks – I am not female to you", "La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric", "Tener Tiempo" eta "Ghost of the Chelsea Hotel and Rock and Roll stories". 

Film laburrei dagokienez, hamar egongo dira ikusgai, horietako sei saio bateratu batean, maiatzaren 2an, asteartea, Trueba zinema-aretoetan, 19:15ean. Besteak beste, "Esna kanta" estreinatuko dute, Arrigurrik Eñaut Elorrietaren "Fantasia" (2022) diskorako sortutako abesti baten sorkuntza prozesuari buruz egindakoa, baita "Bide bazterrean hi eta ni kantari" Peru Galbetek Joxean Artzeri buruz egindako filma.

(Irakurri informazio osoa)

 

eitb.eus

  • DataApirilak 18
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa