Artistei zuzendutako «Raúl Guerra Garrido» beka
Raúl Guerra Garrido beka artistentzat da, eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuaren jarduerak eta proiektuak diruz laguntzeko deialdi berri bat da. Bekak 25.000 euroko laguntza eskaintzen du, jatorrizko lan proiektuak sortu eta egiteko gastuak ordaintzeko.
Raúl Guerra Garridoren literatura lana (1935-2022) berekin batera Gipuzkoako gizarteak ere bizi izan zituen bizi baldintzen isla ia dokumentala da. Nadal Saria jaso zuen Lectura Insólita de El Capital liburuari esker, eta Letren Sari Nazionala ere bai haren ibilbide osoa aitortuz.
Beka berri honek bere bizitza eta lanaren oroimena zaintzen du, eta Gipuzkoan arte eta literatura alorretan sortzen dihardutenei dei egiten die, balio demokratikoen eta gizartearen aurrerapenekoen aldeko konpromisoan sakonduko duten lanak sor ditzaten.
Beka hau eskatu ahalko du diziplina artistikoren batean aritzen den edonork, eta aintzak hartuko dira ibilbide pertsonala, prestakuntza curriculuma eta aldez aurreko sormen lanak. Proposamenaren interesa, kalitatea eta originaltasuna ere baloratuko dira. Proiektu artistikoak urtebeteko epean garatuko dira eta lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahalko dira.
- Epea 2023(e)ko Apirilak 17(e)tik 2023(e)ko Maiatzak 15(e)ra
- EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
- AtalaKultura Saila / Departamento de Cultura
- Zuzkidura25.000
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


