Euskarazko literatura sortzeko 'Ignacio Aldecoa' bekarako 2023ko deialdia
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak euskarazko literatur sorkuntzarako Ignacio Aldecoa izeneko bekaren deialdia egin du.
Edizio honetatik aurrera, Ignacio Aldecoa Saria euskarazko ipuin lehiaketa euskarazko literatur sorkuntzarako beka bihurtuko da, kontakizun eta ipuin generoan, euskarazko sortzaileei diruz laguntzeko, literatura-ipuinen modalitatean literatura-lanak egin ditzaten. Beka honen helburua euskarazko literatur sorkuntza sustatzea da.
Xedea
Beka honen helburua euskarazko literatura sorkuntza sustatzea da, ipuin literarioaren modalitatean.
Parte hartzeko baldintzak
16 urte. Edozein nazionalitate edo bizileku.
Bekaren iraupena (ipuin bilduma aurkezteko epea)
Bekaduna izendatzen duen ebazpena onesten denetik 2023ko abenduaren 20ra arte.
Bekaren diru kopurua
8.000 euro eta ipuin bildumaren argitalpena
Aurkezteko epea
2023ko apirilaren 19ra arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ipuin bat, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. 10 eta 25 orrialde artean. Ez saritua, ezta literatura sortzeko bekarekin idatzia ere.
Ipuin bilduma bat idazteko proiektua
Liburuak zer beste ipuin izango lituzkeen jaso behar du, bai eta izenburua eta edukiaren behin-behineko azalpena ere, eta beharrezkotzat jotzen diren ezaugarriak zehaztu behar ditu, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa eta abar.
Lanak aurkeztea
Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka 2023
- Epea 2023(e)ko Martxoak 17(e)tik 2023(e)ko Apirilak 20(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava
- AtalaKultura eta Kirol Saila / Departamento de Cultura y Deporte
- Zuzkidura8.000
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


