Carmelo Gómezek, Sole Giménezek, Asier Etxeandiak eta Martita de Granák beren ikuskizun berriak Gasteizen aurkeztuko dituzte udaberri honetan

  • Carmelo Gómezek, Sole Giménezek, Asier Etxeandiak eta Martita de Granák beren ikuskizun berriak Gasteizen aurkeztuko dituzte udaberri honetan

Antzokien Udal Sareak 34 hitzordu aurkeztuko ditu denboraldi berrian eta horietarako abonamenduak martxoaren 23tik aurrera egongo dira salgai

Udaberria Programa 23

Gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Gasteizko Antzokien Udal Sarearen udaberriko denboraldia eta bertan izan dira Hezkuntza eta Kultura arloko zinegotzia, Estibaliz Canto, eta Sarearen zuzendaria, Marta Monfort.

“Udaberri honetan, diziplina askotako 34 ikuskizun proposatuko ditugu guztira: antzerkia, dantza, magia, euskarazko proposamenak, musika eta abar. Haietako 27 Principal Antzokian izango dira, eta beste 7 Sareko antzokietan”, iragarri du Cantok.

‘Helduentzako Antzokiak’ bost aukera biltzen ditu: Apirilaren 21ean, Andrés Limak zuzendutako ‘Paraíso Perdido’ ekoizpen-lan eszeniko bikaina iritsiko da; maiatzaren 12an, ‘Ojos que no ven’, Cecilia Solaguren eta Jorge Roelas protagonista dituen komedia beltza; eta maiatzaren 20an, aldiz, Juan Mayorga dramaturgoaren ‘Amistad’. Kartela osatzeko, Igor Yebraren eta Eusebio Poncelaren ‘El beso de la mujer araña’ iritsiko da maiatzaren 25ean, eta Carmelo Gómezen eta Miguel Hermosoren ‘La guerra de nuestros antepasados’ lana ekainaren 1ean.

‘Euskarazko ikuskizunak’ egitasmoko abonamenduari dagokionez, Metrokoadrokaren ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ egongo da ikusgai apirilaren 19an, eta Thussia eta Piszifaktoriaren ‘Hau ez de gerra bat’ maiatzaren 10ean.

Hiriko gizarte-etxeetan antzerkiarekin lotutako beste lau emanaldi izango dira. JIM Aktual zikloaren barruan, Jesus Ibañez de Matauco antzokian Tripak konpainiaren ‘Platea’ egongo da ikusgai apirilaren 20an, eta María Goiricelayak zuzendutako ‘Nevenka’ maiatzaren 11n.

Bestalde, ‘Ikuskizuna Ibaiondon’ zikloaren barruan, Félix Petite Antzokian eskainiko dituzte Calóricaren ‘Las aves’ lana maiatzaren 26an, eta Pont Flotanten ‘Eclipse total’ ekianaren 9an.

Umorea

Buenismo showk sekulako iraultza ekarriko du Principal Antzokira maiatzaren 27an. Quique Peinadok, Henar Álvarezek eta Manuel Burquek aurkezten duten irrati-saioan oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko dute.

Eta, horrez gain, ‘Por humor al arte’ zikloa Gasteizera itzuliko da barrez lehertzeko moduko kartelarekin. Lehenengo, El Terraten eta Andrés Limak zuzendutako ‘Los días ajenos de Bob Pop’en txanda iritsiko da ekainaren 16an; jarraian, Martita de Graná eta bere azken ikuskizuna, ‘Martita sea’, iritsiko da ekainaren 17an. Amaiera bikaina emango dio ‘Ay Carmela’ komediak ekainaren 23an Pepón Nietorekin eta María Adánezekin.

Dantza

Bi lan izango dira ikusgai udaberriko dantza-abonamenduan. Kubako Ballet Nazionala maiatzaren 13an iritsiko da Gasteizera Uwe Soltzek eta Ricardo Amarantesek koreografiatutako lanak antzezteko, eta ekainaren 3an, aldiz, La Mov konpainiaren eta haren ‘El Lago’ lanaren txanda iritsiko da.

Horiei guztiei, Félix Petite Antzokian eskainiko dituzten ‘Dantza Sarean’ zikloko hiru proposamen gehitu behar zaizkie: Lad Silhouttek eskainitako ‘Los perros’, maiatzaren 4an; Osa Mujikaren ‘Abundance’, maiatzaren 12an, eta Adriana Peyaren eta Clara Peyaren ‘FAM’, ekainaren 2an.

Baina dantza gustuko dutenek beste aukera batzuk ere izango dituzte: bitartekaritzako bi ekintzarekin: ‘Zubia Proiektua’, maiatzaren 4 eta 12an, eta ekinaren 2an hiru hitzordurekin, eta ‘Atalak’, 3 emanaldirekin, martxoaren 30ean, maiatzaren 16an eta ekainaren 8an.

Musika

Musikari dagokionez, era askotako lau kontzertu izango dira entzungai Principal Antzokian. Maiatzaren 5ean, Asier Etxeandia Gasteizen izango da Enrico Bárbarorekin batera abian jarritako Mastodonte proiektuarekin eta bere azken lanarekin, ‘Simplemente Perfecto Show’ izenekoarekin, batera. Maiatzaren 18an, berriz, Eñaut Elorrietak San Prudentzio kaleko agertokian aurkeztuko du bere azken diskoa: ‘Fantasía’.

Gainera, Sole Giménez Principal Antzokian izango da Poetak Maiatzean jaialdiaren eskutik bere 40 urteko ibilbidea ospatzeko egiten ari den ‘Celebración’ birarekin. Ekainaren 24an, aldiz, Benito Lertxundik bere azken diskoa aurkeztuko du: ‘Ospakizun gauean’.

Emanaldi horiei guztiei, Kontzertu Handien Zikloa, eta Euskadiko Orkestraren eta Udal Bandaren programazioa gehitu behar dizkiegu.

Kontzertu Handien Zikloak hiru hitzordu bikain ekarriko ditu udaberrian. Apirilaren 22an, Geraldine Rámirezek eta Bilbao Sinfoniettak kontzertu bikaina eskainiko dute Miguel Blancok egindako moldaketekin; maiatzaren 19an, Cuarteto Casalsek 25 urteko ibilbidea ospatuko du JS Bachi, Haydni eta Schuberti eskainitako kontzertuarekin, ‘El arte de la fuga’ (Fugaren artea) izenekoarekin; eta, azkenik, ekainaren 15ean, Nuria Espertek, Ensemble La Tempestadekin batera, ‘Las cuatro estaciones de Vivaldi’ (Vivaldiren lau urtaroak) lanaren inguruko programa eskainiko du.

Gainera, Euskadiko Orkestrak 2022-2023 abonamenduko hiru kontzertu eta familia osoarentzako emanaldi bat eskainiko ditu udaberri honetan. Apirilaren 26an, Elgar-Vepriken eta Beethovenen programarekin ‘Arimatik’ eskainiko du Orkestrak Peter Zimmermann biolin-jotzaile bikainarekin; maiatzaren 8an, Prokofiev-Dzenitis-Korngoldi eskainitako ‘Pasioa’ iritsiko da eta, ekainaren 8an, denboraldiko azken kontzertuan, Xostakovitx-Chopini eskainitako ‘Gainditzea’, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.

Txikienek, aldiz, ‘Elkarrekin Sortu’ kontzertu parte-hartzaileaz gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 8an, 18:00etan, Principal Antzokian.

Amaitzeko, Udal Musika Bandak maiatzaren 24an eskainiko du abonamenduko azken kontzertua, ‘Soinu migratzaileak’, Ander Perrino kontrabaxu-jotzailearekin, eta Luis Orduñak zuzenduta. 

Magia

Magiak ere bere tokia izango du Principal Antzokiko agendan udaberri honetan eta maiatzaren 14an Sun magoa iritsiko da ‘Houdini, el mago del club’ proposamenarekin.

“Gasteiztar guztiak gonbidatu nahi ditugu udaberri honetarako Antzokien Udal Sareak prestatu duen programazioko proposamenekin gozatzera. Esperientzia ahaztezinak bizitzera eramango gaituzten haize berriak ekarriko dizkigute”, adierazi du zinegotziak.

Emanaldi gehienak 19:30ean hasiko dira.

Udaberriko denboraldirako abonamenduen salmenta martxoaren 23, 24, 25 eta 26an egingo da. Abonamenduak martxoaren 28an egongo dira eskuragarri (hilaren 21etik aurrera eskatu ahal izango da aurretiazko hitzordua), eta sarrerak martxoaren 29tik aurrera ohiko bideetan. 

Informazio gehiago


  • DataMartxoak 14
  • Gaia Arte eszenikoak