40 talde eta artistatik gora ariko dira 2023ko Gazte Topagunean

  • 40 talde eta artistatik gora ariko dira 2023ko Gazte Topagunean

Elorrion izango da, apirilaren 6tik 9ra bitarte, eta ‘Musika Bitzitzeko Modu Bat’ lemapean kontzertu-sorta zabala prestatu dute.

Ernai gazte antolakundeak Gazte Topagunea du esku artean, urtero legez udaberrian Euskal Herriko milaka gazte askotariko egitarauaren bueltan bilduko dituena. Aurtengo edizioa berezia izango da, gazte antolakundeak 10. urteurrena beteko duelako. 

Hamarkadako ibilbideari erreferentzia eginez, ‘Bizitzeko Modu Bat’ leloa aukeratu dute 2023ko edizio honetarako eta, horren baitan, ‘Musika Bizitzeko Modu Bat’ kontzertu-sorta ere programatu dute.

Apirilaren 6tik 9ra bitarte, Elorrion, 40tik gora talde eta artista igoko dira Gazte Topaguneko oholtza gainera. Izen aipagarrienen artean Merina Gris, Olaia Inziarte, Sua, Los Chikos del Maiz, Liher, Lukiek, Zetak, Süne, Dupla, Ezpalak edota Su Ta Gar izenak ageri dira.  

Bonuan 59 eurotan salgai jarri dituzte jada HEMEN 

 

entzun.eus

  • DataMartxoak 10
  • Gaia Musika