AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko deialdia
AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da. Espainiako zuzeneko musika aretoetan emanaldi-zirkuitu bat osatuz betetzen du bere helburua.
Deialdi honek 2023ko irailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du. Izena emateko epea martxoaren 14ra arte egongo da zabalik.
Epaimahai batek jasotako hautagaien artean estilo eta jatorri desberdinetako hainbat artista aukeratuko ditu, 2023ko azken hiruhilekoan Espainia osoan zehar banatutako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera izan dezaten.
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.
- Epea 2023(e)ko Martxoak 8(e)tik 2023(e)ko Martxoak 14(e)ra
- EntitateaAIEnRUTa-Artistas
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraZabalkundea
- OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


