Musika-Músicak emakumezko dozena bakarlari nabarmen baino gehiago bilduko ditu 22. edizioan
Besteak beste, Judith Jauregui pianojolea, Olatz Saitua, Ruth González eta Naroa Intxausti sopranoak, Danielle Akta txelo-jotzailea eta María Goiricelaya eszena-zuzendaria izango dira martxoaren 3tik 5era ospatuko den Jaialdian.
“Notak & Letrak” izenburupean, programak Garai eta estilo artistiko desberdinetako konpositoreen eta idazleen arteko elkarrizketa aztertuko du programak.
Naroa Intxausti eta Ainhoa Zubillagaren ahotsek hasiera emango diote martxoaren 3an, ostirala, Musika-Musica jaialdiaren 22. edizioari Arriaga Antzokian, Félix Mendelssohnen “El Sueño de una Noche de Verano” antzezlanaren emanaldian, Bilboko Koru Elkarteko emakumezkoen abesbatzarekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera, Erik Nielsen zuzendari titularraren gidaritzapean.
Martxoaren 3an, 4an eta 5ean "Notak & Letrak" izenburupeko Jaialdian entzungo diren lehen emakumezko ahotsak izango dira, musikan inspiratzen den literaturan, eta literaturan inspiratzen den musikari eskainitako edizioan.
Ostiralean bertan, Euskalduna Jauregiko 0E Aretoan, Ruth González sopranoak, Jan Antem baritonoarekin eta Ensemble Galdósekin batera, ‘El Teléfono’ obra antzeztuko du, Jaialdiak aurkezten duen lehengo opera, beste emakume baten, María Goiricelayaren, eszena-zuzendaritzapean. Antzezlana beste bi saiotan ere ikusi ahal izango da, larunbatean, 13:30ean eta 20:30ean.
Larunbateko programazioak, bestalde, izen propioak izango ditu: Joanna Freszel sopranoa, Mahlerren sol nagusiko 4.sinfonia interpretatuko duena Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin batera; Judith Jáuregui pianojolea, Schumann, Liszt, Chopin eta Schuberten obrekin programa bat interpretatuko duena; Ana María Valderrama biolinista, Luis Fernando Pérez pianojolearekin batera Debussy, Poulenc eta Manuel de Fallaren piezekin programa bati ekingo diona; Mariam Batsashvili pianojolea, Franz Liszt-i eskainitako programarekin; Cristina Esclápez pianojolea, Rafael Adobas txirulariarekin batera Debussy eta Reineckeren obrak interpretatuko dituena; Naroa Intxausti sopranoak 'La poesía de Federeico García Lorca en la canción' aurkeztuko du, Aurelio Viribayren laguntzarekin; Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Itziar Barredo pianojoleak ‘Personajes femeninos de Goethe’ aztertuko dute Schubert, Berlioz, Mendelssohn eta Schumann artisten lanen bitartez; eta Olatz Saitua sopranoak eta Itxaso Sainz de la Maza pianojoleak ‘La poesía de Heine y la música de Sorozábal e Isasi’ jorratuko dute.
Igandean, Mariam Batsashvili pianojoleak programa berri bati ekingo dio, oraingoan Beethoven eta Schumannen lanekin. Era berean, Ana María Valderrama biolin-jotzailea, Luis Fernando Pérez pianojolearekin batera (Brahmsi eskainitako programarekin), eta Cristina Esclápez pianojolea, Rafael Adobas txirularia batera igoko dira agertokira, Schubert, Carter eta Joliveten obrak interpretatzeko. Gainera, Irene Palazón sopranoak, Bilboko Koral Elkartearekin eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera, Carl Orffen ‘Carmina Burana’ kantata interpretatuko du; Danielle Akta biolontxelo-jotzaile gazteak, Israel Chamber Orchestrarekin batera, Skalkottas, Chaikovski eta Tsintsadzeren piezak interpretatuko ditu, eta Gurutze Beitia aktorea izango da ahots errezitatzailea, saio batean, ‘Ramuntcho’ (G. Pierné), ‘Othello’ (A. Reed) eta ‘Viento del pueblo’ (J. E. Canet) lanekin.
Zineari eskainitako saioetan Patricia Sojo musikologoa eta Cesar Coca kazetaria izango dira.
70 KONTZERTUKO MARATOIA
Martxoaren 3tik 5era, “Notak & Letrak” izenburupean, Jaialdiaren 22.edizioan zehar ibiliko diren musikaren eta literaturaren arteko elkarrizketak izango dira, besteak beste, Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss eta Marais konpositoreen lanen bitartez, eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Ovidio, Cervantes, Shakespeare eta Tolstoi literaturagileenak.
Horrela, musika berriro entzungo da Bilbon, ohiko maratoi formatuan, hiru egunetan 70 kontzertu baino gehiago eskainiz. Euskalduna Jauregiak, bestalde, programazio honen zatirik handiena hartuko du, 45 minutuko emanaldiekin. Emanaldiak areto ezberdinetan izango dira aldi berean. Horrela, publikoak genero desberdinen interpretazioen katalogo zabala izango du, hala nola ganbera-musika, Israelgo ganbera-orkestraren, Ensemble Masquesen, Anima Musicae (Budapest) orkestraren eta Gerhard, Signum edo Mandelring laukoteen emanaldiekin, besteak beste.
Auditorioan kontzertu sinfonikoak bilduko dira, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Granadako Orkestra Sinfonikoa bezalako orkestra handien eskutik.
Ibilbideko artisten errezitaldiak, aldi berean, Euskaldunako hainbat aretotan entzungo dira eta ‘Kiosko’ izeneko guneak interprete gazteen emanaldiak jasoko ditu.
SARREREN SALMENTA
Sarreren samenta eskuragarri dago jada:
- Euskalduna Jauregiko leihatilan: astelehenetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- www.euskaduna.eus webgunean.
- Jaialdiaren egoitzan, ‘La Perrera’ eraikinean (Sabino Arana, 50): astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 17:00etara, martxoak 2ra arte (ordainketa txartelarekin bakarrik).
- Kutxabankeko kutxazainetan.
- Taldentzako salmenta esklusiboa (50 sarreratik gorako erosketak): 94 403 51 80 telefonora deituta edo groups.euskalduna@gmail.com helbidera idatzita.
Sarreren prezioak:
- Euskalduna Jauregiko Auditorioa: 13 euro.
- 0B Gela: 11 euro.
- Gainntzeko gelak: 8 euro.
- Kioskorako sarrera bakarrik: 4 euro.


