Gazteen Antzerki Topaketa. Parte hartze oinarriak eta deialdia 2023
IZEN-EMATE DEIALDIA
Antzeztea gustatzen zaizu? Antzerkira joatea? Bai? Orduan, dagoeneko ezagutuko duzu Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa. Ekimen hau 88/89 urtean jarri zen abian zu bezalako gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. Gaur egun, bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.
Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean bitartean. Donostia Gazteriak antolatzen du, Donostia Kultura eta Kutxa Kulturren laguntzarekin. Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako antzerki talde gehiago animatu izan da parte hartzera ekimenean. Egitasmo horri esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete: Kutxa Kultur kluban, Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, Gazteszenan, Victoria Eugenia club aretoan eta Kontadores Gazte Zentroan. Gainera, Kontadores taldeen eskura jartzen da, batez ere, entseguak egiteko lokalik ez dutenentzat eta Topaketatik kanpo haien antzezlanak aurkeztu nahi dutenentzat.
Hala, antzerki eskola, tailerra edo talde bateko kide bazara, 14 eta 30 urte bitarte baduzu, eta parte hartzeko gogoz bazaude, egon adi. Martxoaren 10a arte deialdia irekita egongo da da eta izena emateko fitxak eta oinarriak eskura dituzu orrialde honetan bertan. Gure bulegotik ere pasa zaitezke (Agirren Miramon kalea 4), nahiago baduzu; edo 943-481909 telefonora deitu eta zure taldea ezagutzera eman.
IREKI DA IZEN-EMATE EPEA
34. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago 2023ko martxoaren 10a arte. Parte hartze oinarrietan informazio gehiago aurkituko duzu. Bete izen emate fitxa eta bidali antzezlanaren argazki esanguratsu batekin gazteria@donostia.eus posta elektronikora.
Animatu eta parte hartu!
Harremanetarako:
Donostia Gazteria, Agirre Miramon 4 (Gros)
gazteria@donostia.eus - 943481909
- Epea 2023(e)ko Otsailak 24(e)tik 2023(e)ko Martxoak 10(e)ra
- EntitateaDonostia Kultura, Kutxa Fundazioa
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
- Harremanagazteria@donostia.eus
- Info Gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


