Principal Antzokiko Ganbera Zikloak 7 hitzordu kultural aurkeztuko ditu 2023an

  • Principal Antzokiko Ganbera Zikloak 7 hitzordu kultural aurkeztuko ditu 2023an

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan izango dira martxoaren 5etik urriaren 22ra bitartean 

Udal Hezkuntza eta Kultura Sailak Principal Antzokiko Ganbera Zikloaren edizio berri bat aurkeztu du, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioarekin elkarlanean. Kartelean 7 hitzordu kultural daude 2023ko martxoaren 5etik urriaren 23ra, horietako 1 abonamendutik kanpo.

Aurkezpen-prentsaurrekoan izan dira Estibaliz Canto Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia, Carlos Seco zikloaren zuzendari artistikoa eta Kepa Koldo Ortiz de Urbina ekitaldiaren babesle den Euskadiko Kutxaren izenean, Udal Antzoki Sarearekin batera. 

Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak adierazi duenez, “beti da pozgarria nazioarteko proiekzioa duten euskal eta arabar interpreteek eskaintzen diguten arteaz gozatu ahal izatea”.

Abonamenduaren barruko ekitaldiak igandeetan izango dira, 12:00etan, kontzerutetako bat izan ezik, maiatzaren 4an, ostegunean, 19:30ean egingo baita.

Egitaraua

Aurtengo egitaraua martxoaren 5ean hasiko da, Carlos Mena kontratenorra eta Ignacio Prego izango dira, azken hau organoarekin eta gakoarekin; apirilaren 23an, berriz, Roberto Casado txirularekin eta Mentxu Pierrugues pianoarekin ariko dira.

Maiatzaren 4an, Serena Sainz sopranoa eta Leyre Sainz de Urturi piano-jotzailea igoko dira Kontserbatorioko agertokira.

Abonamendutik kanpo, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:30ean, Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Federazioaren kontzertua izango da.

Udazkenean, Kerzen Duok, Olatz Ruiz de Gordejuelak eta Salvador Bolónek osatutako taldeak, emanaldia izango du irailaren 17an, eta urrian bi hitzordu izango dira. Hilaren 8an Victor Parra, Ivan Casado eta Joana Otxoak osatutako hirukoteak kontzertua eskainiko du, eta urriaren 22an Sinkro Ensembleren emanaldia izango da, Bernaola Zikloaren koprodukzioarekin.

Abonamenduko 6 kontzertuetan, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek hasierako artista gisa joko dute.

“Gasteiztarrak animatu nahi ditugu Principal Antzokiko Ganbera Zikloaren 12. edizioak proposatutako 7 hitzorduekin bat egitera. Ziklo hori Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan izango da martxoaren 5etik urriaren 22ra bitartean”, adierazi du Cantok.


  • DataOtsailak 23
  • Gaia Musika