Hemendik #3 egonaldi laburra

  • Hemendik #3 egonaldi laburra

L’Atalante zinema gelarekin partaidetzan, 2023ko apirilaren 26tik 28ra, Hemendik egonaldi laburra antolatuko dugu, Baionan,  Rencontres sur les docks festibalaren kari.

Hiru egunez, hautagaiek haien proposamenak garatuko dituzte zinemagintzako profesionalen laguntzarekin. Prozesua burutzean, Nafarroa, Euskadi eta Akitaniako ekoizleen aitzinean aurkeztuko dituzte proiektuak, apirilaren 28an, ostiralez, pitching saio batean. 

Film luze eta laburrak, dokumental zein fikzioak onartuko dira. 

Dosierra euskaraz, frantsesez edo gazteleraz idatz daiteke. Pitching-a ere hiru hizkuntzetan egiteko aukera izanen da.

Egutegia

OTSAILAK 7: deialdiaren irekiera
MARTXOAK 6: deialdiaren bukaera
MARTXOAK 7-31: dosierren irakurketa
MARTXOAK 31: deialdiaren ebazpena
APIRILAK 26TIK 28RA: egonaldia
APIRILAK 28: pitching saioa eta ekoizleekin topaketak


  • Epea 2023(e)ko Otsailak 14(e)tik 2023(e)ko Martxoak 6(e)ra
  • EntitateaZukugailua elkartea eta Baionako L´Atalante Zinema
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Zabalkundea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Harremanakoord@zukugailua.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.