Miroren errealismo magikotik "Konstelazioetarako" bidaia, Guggenheimen

  • Miroren errealismo magikotik

"Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945" erakusketa aurkeztu du gaur Bilboko museoak, kataluniar margolariaren ibilbidearen 25 urteri buruz.

Guggenheim Bilbao Museoak "Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945" aurkeztu du, margolari katalanak 1920 eta 1945 urteen artean egindako ibilbidea aztertzen duen erakusketa.

Miróren (Bartzelona, 1893–Palma, 1983) obraren funtsezko aldi horren mugarriak Parisera egindako lehen bidaia eta "Konstelazioak" saila dira, museotik azaldu dutenez.   

Joan Miroren obran, berrikuntza formalak goraipatu izan dituzte kritikariek, lehen abangoardien testuinguruan garatuak, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan, eta espresionismo abstraktuaren aitzindaritzat ere hartzen da artista.

Mirok abstrakzio puruaren ideia eta errealismo tradizionala baztertzen zituen, eta adierazi zuen bere obretan margotzen zituen marka guztiak zerbait zehatzarekin zetozela bat.

1918 eta 1920 urteen artean, Mirok "detailistak" deituriko obrak margotu zituen, fintasun eta kontzentrazio handia nabari duten lanak. Mirók, errealitatea doitasunez irudikatu beharrean, paisaiek eragiten zizkioten emozioak margotu zituen; hasierako garai hartakoa da, esaterako, "Autorretratua" (1919).

 

eitb.eus

  • DataOtsailak 9
  • Gaia Ikusizko arteak