"Bidean jarraituz" dokumentala otsailaren 10ean estreinatuko da
80ko hamarkadatik gaur egun arte Bingen Mendizabal soinu banden konpositoreak zineman eta musikan egindako ibilbidea ekarriko du gogora proiektuak. Aitor Lopez de Aberasturik zuzendu eta Luces del Ayer Producciones – Iraganeko Argiak Produkzioak (Ainhoa Urgoitia) ekoiztetxeak bultzatu du ostiralaz geroztik Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan ikusgai egongo den dokumentala.
Bingen Mendizabal soinu banden konpositore gasteiztarraren ibilbidea errepasatuko duen dokumentala argia ikustear da. Aitor Lopez de Aberasturik zuzenduta, euskal zinemari musika jarri izan dion sortzailea gertutik ezagutzeko aukera egongo da ostiralaz geroztik Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan.
Bernardo Atxaga idazlearen irudia ardatz duen Atxaga: euskaldunen barne ikus-entzunezko obrarako soinu banda konposatzeko enkargua jasotzen duen unea du Bidean jarraituz proiektuak abiapuntu, eta 80ko hamarkadatik gaur egun arte zineman eta musikan egindako ibilbidea ekarriko du gogora. Martin Guridi eta Iñaki Alonso arduratu dira zuzeneko soinuaz, eta Mendizabalek berak konposatu du soinu banda.


