Oscar sariketan hautagai diren hainbat lan euskaraz eskaintzen ditu NETFLIXek

  • Oscar sariketan hautagai diren hainbat lan euskaraz eskaintzen ditu NETFLIXek

Netflixek euskaraz eskaintzen ditu datorren martxoaren 12an banatuko dituzten Oscar sarietarako hautagai diren hainbat film: Guillermo del Toro’s PinocchioThe Sea Beast,  All Quiet On The Western Front eta Blonde.

Iazko galan zaplazteko entzutetsu hark utzitako irudi negargarri eta lotsagarriaz ahaztuta, aste honetan izan dugu, aspaldiko partez, Oscar sarien berri. 2023ko martxoaren 12an banatuko ditu Hollywoodeko Akademiak 95. edizioko estatuatxoak, eta Los Angeleseko Dolby Theatre antzokian gauzatuko den eta Jimmy Kimmel komikoak gidatuko duen ekitaldian urduritasunak jota izango diren zinema industriako profesionalak nortzuk izango diren ezagutarazi dituzte. Riz Ahmed eta Allison Williams aktoreek iragarri dute behin betiko hautagaien zerrenda, eta euskal parte hartzea duen Tula (Beatriz de Silva) lana film labur onenaren kategorian sartuko ote zuten esperantza bazegoen, azkenerako, boskote finalistatik kanpo gelditu da Extrapictures (Katixa de Silva eta Iñigo Silva) proiektu arabarra.

Hautagaitzen kontutik gehiegi aldendu gabe, badugu sariketa gurera ekartzeko arrazoirik. Izan ere, Oscar sariketan hautagai diren hainbat lan euskaraz eskaintzen ditu NETFLIXek bere katalogoan. Animazioaren arloan, euskaraz bikoiztuta ikus daitezke Gillermo del Torok zuzendutako Guillermo del Toro’s Pinocchio eta Chris Williamsek ondutako The Sea BeastPinocchio ipuin ezagunarten stop-motion bertsio musikala duzue lehenengoa, Italia faxistan giroturikoa, eta, aldiz, bigarrena, neskato ausart batek eta itsas munstroen ehiztari ospetsu batek piztia boteretsu bat aurkitzeko jorratutako bidaia.

zinea.eus

  • DataUrtarrilak 27
  • Gaia Ikus-entzunezkoa