Haur literaturako Mikel Zarate XIII. Saria 2023
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek.
Neurria
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Nola aurkeztu
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Nora bidali
Idazlanak helbide honetara igorriko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama
Epeak
Lanak hartzeko lehen eguna 2023ko martxoaren 1a izango da eta azkena maiatzaren 31. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2023ko ekainaren 30a izango da.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute
Leire Bilbao Barruetabeña
Maribel Aiertza Rementeria
Xabier Mendiguren Elizegi
Saria
Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu gabeko idazlanak
Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.
Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267
- Epea 2023(e)ko Urtarrilak 26(e)tik 2023(e)ko Maiatzak 31(e)ra
- EntitateaLezamako Udalak eta Elkar argitaletxea
- Zuzkidura3.000
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
- Harremanaliburuak@elkar.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


