Euskaraz inoiz argitaratu gabeko Jon Miranderen hamabi testu aurkeztu dituzte

  • Euskaraz inoiz argitaratu gabeko Jon Miranderen hamabi testu aurkeztu dituzte

Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Deabruaren Eskola literaturazaleen taldeak euskaraz sekula argitaratu gabeko Miranderen artikulu, poema eta gutunak aurkeztu ditu.

50 urte dira gaur, urtarrilak 4, Jon Mirande Aipharsoro idazlearen (Paris, 1925-1972) gorpua aurkitu zutela, 15 urteko gaixoaldiaren ondoren, alboan bi whisky botila eta lau tubo barbituriko huts zituela.

Hala, Deabruaren Eskola literaturzaleen taldeak poeta, narrazoigile eta Haur besoetakoa eleberriaren egilearen 12 testu, artikulu, poema eta gutun, argitaratu ditu gaur, lehenengoz euskarara ekarriak, baita Mirandek Goulven Pennaod bertoi lagunarekin batera idatzitako poema bat ere.

Testu guztiak bretoierazko jatorrizko testuarekin batera argitaratu dituzte, zubi gisa erabilitako frantsesezko itzulpenarekin eta Mikel Soto idazle eta Deabruaren Eskolako kideak egindako azterketa batekin.

Donostian egindako aurkezpenean azaldu dutenez, bederatzi pertsonak hartu dute parte itzulpen, azterketa eta argitalpen prozesuan: Mikel Soto, Irati Jimenez eta Esteban Montorio Deabruaren Eskolako kideak, Padrig an Habask bretoierazko itzultzailea, Joxe Austin Arrieta, Edorta Jimenez, Jon Alonso eta Bego Montorio itzultzaileak, eta Urko Aiartza, Olaso Dorrea Fundazioaren zuzendaria.

"Eusko testigantza", "Er devobis anmarvolobis…", "Dogma berriak", "Begiratu bat Francoren Espainiari", "Gure sinestea", "Iudaica: Cha'ul Tchernikhovskiren poema bati buruz" eta "Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?" artikuluak, "Gure printzesa ttipi beltzari" eta "SS haiek noiz itzuliko zain" poemak eta Mirandek 1948 eta 1957 urteen artean Telesforo Monzoni idatzitako bost gutun argitaratu dituzte.

eitb.eus

  • Gaia Literatura