"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia estreinatuko dute Donostian
Mireia Gabilondok zuzendu du Markos Goikoleak idatzitako antzezlana, eta haren esanetara egongo dira Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte eta Aitziber Garmendia aktoreak. Gabilondo bera ere aktore izango da, gainera.
Ez naiz inoiz Dublinen egon, "besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza", estreinatuko du Tentazioa konpainiak ostiralean, urtarrilak 6, Donostian, Antzoki Zaharrean.
Markos Goikoleak idatzi du antzezlana, bere lehen lan eszeniko luzea da, eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz. Gabilondo bera da aktoreetako bat, eta agertokian ondoan izango ditu Iñigo Aranburu (Handia, Maixabel, Modelo 77, Altsasu, Alardea…), Iñígo Azpitarte (Goazen!, Sisiforen paperak, Cuando dejes de quererme…) eta Aitziber Garmendia (Gure kasa, Barre librea, Uda gau baten ametsa, Erlauntza, Sukalde kontuak…).
Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, amestitarrenera itzuli da Londresetik Gabonak ospatzera, baina ez da bakarrik etorri: Cindyrekin dator, bere neska lagun irlandarrarekin.


