Zupiria sailburuak eta Irungo alkateak Urdanibia jauregia bisitatu dute

Argitalpen-data: 

Irekia.jpg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria eta Irungo alkate Jose Antonio Santano Urdanibia Jauregian izan dira gaur goizean. Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria eta Miguel Ángel Páez Irungo Udaletxeko Ondarearen ordezkaria ere izan dira bisitan. 

Urdanibiako monumentu-multzoa jauregi batek, errota batek eta burdinola batek osatzen dute, eta Kultur Ondasun izendatu zuten 2000. urtean, monumentu-multzo izendapenarekin. Bisitaren helburua Irungo udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzan oinarritzen da jauregia Irungo herriaren esku utzi eta erabilera egokia emateko. Helburu nagusia kultura-ondarea zaintzeko eta hiriarentzat erreferentziazko erakargarri publiko, kultural eta turistiko bihurtzea da.